Sei lagun hil dira Istanbulen (Turkia) gaur goizean, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) kontsulatuaren aurrean egindako erasoan, eta beste bi behintzat, zaurituta daude. Tiroketa izan da erasotzaileen eta polizien artean. Ustezko hiru erasotzaile eta hiru polizia dira hil direnak. Washington eta Ankarako gobernuek uste dute erasotzaileak Al Kaeda sare islamistako kideak izan zitezkeela.
Lekuko batek adierazi duenez, auto bat geratu da kontsulatuaren aurrean, hiruzpalau lagunek irten dute barrutik, eta polizien kontra hasi dira tiroz. Poliziek erantzun egin diete, eta tiroketa zazpi bat minutukoa izan da.
Istanbulgo gobernadore Muammer Gulerrek hildakoen eta zaurituen kopurua baieztatu du, eta lurrean arma txiki eta errifle batzuk aurkitu dituztela azaldu du. Polizia gertaera ikertzen ari dela gaineratu du.
Mundua
Sei lagun hil dira Istanbulen, AEBetako kontsulatuaren aurrean izandako tiroketan
Hainbat lagunek atentatua egin dute. Hildakoen artean hiru erasotzaile eta hiru polizia daude. Al Kaeda sare islamistari egotzi diote erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu