Iraken okupazioa

Sei lagun hil eta hainbat zauritu dituzte Kirkuken, Bakuban eta Samarran

Kirkuken, Bakuban eta Samarran istiluak izan dira gaur, eta gutxienez sei irakiar hil dituzte, horietako bat polizia. Kirkuken kohete batekin erasotu, eta polizia bat hil dute. Bakuba inguruan instalazioen zaintzaz arduratzen diren lau Irakiar zauritu dituzte, beraien ibilgailuak bonba bat zapalduta gertatu den eztandan. Samarran, berriz, borroka handiak izan dira eta bi hilotz aurkitu dituzte; horiez gain beste bost lagun hil dituzte borroketan.

2004ko uztailaren 21a
11:35
Entzun
Kirkukeko poliziak esan duenez, poliziaren auto bati kohetea bota diote hiriko auzo batean. Erasoan polizia bat hil dute, eta lau zauritu: horietatik hiru larri.

Bakuban berriz,instalazioak zaintzeaz arduratzen diren lagileen auto batek bonba bat zapaldu du, eta hura lehertu denean bi langile larri zauritu dira, eta beste bi arin.

Hildako gehien Samarran izan dira. Han borroka handiak izan dira, eta bost lagun hil dituzte. Horiez gain, bi hilotz ere aurkitu dituzte hiri hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.