Irudia. Guatemala
SEI NEKAZARI HIL DITUZTE PROTESTETAN
Guatemalako Poliziak eta armadak sei nekazari hil, eta beste 30 inguru zauritu dituzte Totonicapan hiritik gertu izandako istiluetan. Nekazariek protesta eguna zuten atzokoa. Herrialdeko errepide nagusia itxi zuten hainbat lekutan, gobernuaren neurriak salatzeko. Energia elektrikoaren prezio altua, Otto Perez Guatemalako presidenteak konstituzioan egin nahi dituen erreformak eta Hezkuntza Legearen aldaketak gaitzetsi zituzten. Poliziak eta militarrak manifestariak errepidetik bidaltzeko gerturatu zirenean hasi ziren borrokak. Gobernuak adierazi du inori ezin zaiola ezer leporatu, gertatutakoari buruz informazio gehiago izan arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu