Su-etena indarrean egon arren, palestinarren atxiloketak ugariak dira. Horren ondorioz, Palestinako Aginte Nazionalaren (PAN) eta Isralen arteko harremanak geldirik daude. 69 palestinar bihar aske geldituko dira. Preso horiek aske uztea "borondate oneko neurria" dela diote Israelgo agintariek.
PANek 6.000 palestinarren askatasuna eskatzen du, eta aske uzten diren palestinarren artean preso "komunak" ez gehitzeko exigitzen du.
Ekialde Hurbila
Sei palestinar atxilotu ditu Israelgo armadak Zisjordanian
Sei palestinar atxilotu ditu Israelgo armadak Zisjordanian bart goizean. Horietako bi adin txikikoak dira, eta beste atxilotuetako bat Ariel Sharon hilko zuela mehatxatu zuen kolono judutar bat da. Palestinako iturriek esan dutenaren arabera, bi palestinar Bait Furik herrixkan atxilotu dituzte, eta hirugarren bat Naplusako Ain Bait al-Ma errefuxiatu zelaiean. Beste hiru palestinarak Tulkaremen eta Nur a-Shams errefuxiatu zelaiean atxilotu ditu Israelgo armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu