FRANTZIA

Sei pertsona auzipetu dituzte atentatu kimiko bat prestatzea leporatuta

2004ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Frantziako Justiziak atzo adierazi zuenez, sei pertsona auzipetu zituzten atzo talde armatu islamiko bati 2002an atentatu kimiko bat prestatzen lagundu ziotela susmatuta. Auzipetuak joan den astean atxilotu zituzten, Lyondik gertu. Seiak Menad Benchelali ustezko gaizkileari laguntzea leporatzen diete. Benchelali Ameriketako Estatu Batuek Guantanamoko basean duten presondegian dago 2002. urteaz geroztik, Kuban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.