Irakeko Poliziaren aurkako erasoa morteroekin egin dute erreboltariek Borusen, Irakeko eta AEBetako segurtasun agintaritza bateratuak agertu duenez. Bakubatik 15 kilometro hegoaldera dago Borus, eta kontrol bat jarrita zeukaten poliziek.
Baladen hil den soldadu estatubatuarraren inguruan ez du argitasun handirik eman AEBetako Armadako buruzagitzak: istripuz izan dela baino ez. Astezkenetik hil den hamaikagarren soldadua da —beste hamarrak erasoetan hil dira—. Iraken inbasioa hasi zenetik 2.030 soldadu estatubatuar inguru hil dira.
Iraken okupazioa
Sei polizia irakiar hil dituzte Bakubatik hurbil
Irakeko Poliziak Borusen (Bakubatik 15 kilometrora) jarritako kontrol bati eraso diote erreboltariek, eta, ondorioz, sei polizia hil dira segurtasun arloko agintariek jakinarazi dutenez. Balad herrian, berriz, AEBetako Armadako soldadu bat hil da, agintari militar estatubatuarren arabera, istripuz. Asteazkenetik AEBetako beste hamar soldadu hil dira, erreboltarien erasoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu