Lurreko mina batek eztanda egin ostean, Sri Lankako Armadako sei soldadu hil ziren igandean Jaffna hirian. Defentsa Ministerioak LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak taldeari leporatu zion erasoa. Hainbat iturriren arabera, leherketaren ondoren Sri Lankako Armadako soldaduek gunea inguratu zuten, trafikoa eten eta bertan zeuden zibilei erasotzen hasi ziren. Lekuko zibilek adierazi zutenez, beste lau soldadu ere zauritu ziren.
Zibilen aurkako erasoak
Larunbatean ere izan ziren erasoak. Soldadu bat hil zen Chavakacheri hirian, tiroz. Bestetik, Meesalain hiru soldadu zauritu ziren, hiru granada erasotan. Istiluen ostean, soldaduek Meesalai eta Chavakacheri arteko A9 errepidean zihoazen zibilei egin zieten eraso. Onik aldeegitea lortu zuen bidaiari batek azaldu zuenez, errepidearen bi aldeetan ikus zitezkeen apurtutako motoak.
SRI LANKA
Sei soldadu hil dira erasoetan, eta Armadak zibilei eraso die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu