MunDUA

Sei turkiar soldadu hil dira PKKren mina bat lehertzean

Turkiako armadak ondoren Kurdistango Langileen Alderdiaren aurkako operazioa egin du.

2009ko maiatzaren 28a
16:35
Entzun
PKK Kurdistango Langileen Alderdiak jarrita zeukan mina bat lehertu eta Turkiako armadako sei soldadu hil dira gaur. Beste zortzi militar zauritu egin dira; haietako bat oso larri dago. Ibilgailu batean zihoazen denak, Irakeko mugatik gertu, Hakkari eskualdean.

Gertaeraren ostean, Turkiako armadak Kurdistango Langileen Alderdiaren aurkako operazioa burutu du, hegazkin eta guzti. Ez dute jakinarazi inor hil duten.

Iturri ofizialek diotenez, Turkiak oraindik ez daki mina hori PKK-k gaur propio aktibatu duen ibilgailua handik pasatu denean, edo lehendik ipinitakoa zen.

Kurdistango Langileen Alderdia ekainaren 1era arte su-etenean da. 1984tik ari da armen bidez Turkiaren aurka. Harrezkero, denera 45.000 lagun inguru hil dira.

Hogei bat milioi kurdu bizi dira Turkian. Iran, Irak, Siria eta Armeniaren parte batzuk ere hartzen ditu Kurdistanek. Denera, 30-40 milioi biztanleko nazioa da, estaturik gabekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.