irak

Senar-emazteak hil lehendabizi, umeei hankak hautsi ondoren

Ustez Al Kaedak egin du erasoa. Haurrei hanketara tiro egin diete, gurasoak hil ostean.

2011ko martxoaren 3a
12:26
Entzun

Ustez Al Kaedako kideek senar-emazte ziren bi lagun hil dituzte gaur Iraken, Diyala eskualdean, eta ondoren bikotearen lau umeei hankak hautsi dizkiete, polizia iturriek esan dutenez. Biktimen etxean izan da erasoa, Bagdad hiriburutik 120 kilometro ipar-ekialdera.


Hildako gizonezkoa -Ali-, Salbazio Kontseiluko kidea zen. Irakeko polizia indarrekin Al Kaedaren aurka ari da kontseilua.

Iturri ofizialek diote lehendabizi Ali hil dutela, ondoren emaztea, eta gero lau umeei -bi mutil eta bi neskari- belaunetara tiro egin dietela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.