ERREGE BERRIA ESPAINIAN

Senatuak onartu du Juan Carlos Borboikoa foruduna izatea

BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea besterik ez da falta neurria indarrean sartzeko. 

2014ko uztailaren 10a
09:55
Entzun

Juan Carlos Borboikoa ez ezik, Sofia erregina ohia eta Letizia erregina eta Asturiasko printzesa ere forudun izatea onartu dute. Beraz, Espainiako Auzitegi Gorenean soilik epaitu ahal izango dituzte. PP, UPN eta Foro Asturiasen aldeko botoekin atera da aurrera. PSOEk eta CiUk abstentziora jo dute; EAJ eta Amaiur aurka agertu dira. 

Aste gutxiren buruan egin du PPk Juan Carlos Borboikoa forudun bihurtzeko prozedura. Lehen pausoa lege organiko batean bi zuzenketa sartuta egin zuen; Juan Carlos Borboikoari, Sofia erregina ohiari eta Letizia erreginari lege babesa emateko proposamena izan zen.

Gero, Kongresuko Justizia Batzordeak babestu zuen hori —PSOE eta CiU abstenitu egin ziren, Izquierda Plural, UPD eta EAJk kontra bozkatu zuten, eta Amaiurrek ez zuen parte hartu bozketan—. Kongresuak egin zuen gero horren alde, eta gaur Senatuaren oniritzia jaso du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.