Alde txikiagatik (7.200 boto inguru)Jim Webb Alderdi Demokrataren hautagaiak George Allen orain arteko Virginiako senadore errepublikanoari aulkia kentzea lortu du, AP albiste agentziak zein NBC eta CBS irrati eta telebista kateek zabaldu dutenez . Beraz, 51 senadore eta gehiengo osoa izango ditu Alderdi Demkratak goi ganberan.
Kongresua berritzeko hauteskundeak igandean egin zituzten AEBetan. Laburbilduz, hautesleek George Bush presidentearen aurka egin dute: legebiltzarreko bi ganberetan, Ordezkarien Ganberan zein Senatuan, gehiengoa lortu dute demokratek.
AEBetako Kongresurako hauteskundeak
Senatuan ere demokratak irabazle
Jim Webb hautagai demokratak eskuratu du Virginia esatatuari dagokion senadore aulkia, eta, horrenbestez, Alderdi Demokratak gehiengoa izango du AEBetako Senatuan. AEBetako zenbait komunikabidek aurreratu dute albistea, baina baieztapen ofizialik ez dago oraindik. Ordezkarien Ganberan gehiengoa eskuratu dutela atzo jakin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu