mundua

Sendagai baten ondorioz 1.000 lagunetik gora hil direla uste da Frantzian

Mediator izena du sendagaiak eta diabetea zeukatenek argaltzeko hartzen zuten. Gutxienez 1.000 eta gehienez 2.000 pertsona hil direla bere eraginez uste da.

2010eko abenduaren 18a
13:24
Entzun
Mediator izeneko botika batek 1.000 eta 2.000 lagun bitartean hil dituela uste da Frantzian. Sendagai hori diabetea zeukatenentzako argaltzeko sendagaia da, eta Gizarte Segurantzak pasa den hilean egin zuen azterketa baten arabera 500 pertsona hil zituela uste zen arren, hildakoen zifra lau aldiz handiagoa izan litekeela argitaratu du Le Figaro egunkariak. Gizarte Segurantzak azterketa berria egin du eta dirudienez gutxienez 1.000 pertsona hil ziren sendagai horren ondorioz, eta gehienez 2.000.

Iaz kendu zen merkatutik Mediator sendagaia, baina 1998an ere arriskutsua izan zitekeela adierazi zuen Frantziako Sendagaien Agentzia Nazionalak. Mediator hartzen duten pertsonei bihotzeko arazoak izateko arriskua hirukoiztu egiten zaie. 2007an Europako herrrialde askotan merkatutik ezabatu zuten sendagai hori zeukan arriskuagatik, baina Frantzian ez. Gainera, diabetea ez zeukaten jende askok hartzen zutela ere uste da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.