mundua

Senegalen ere bai

40 urteko lagun bat hil da bart, ostiralean bere buruari su eman ondoren. Lanposturik ez zeukala eta pentsio txikia jasotzen zuela salatu zuen. Tunisian antzekoa gertatu zen duela aste batzuk.

2011ko otsailaren 21a
18:32
Entzun
Tunisiakoaren antzekoa da Senegalgo kasua, honen eragin sozio-politikoa bestelakoa izan daitekeen arren: lan arazoak direla-eta lagun batek bere buruari su eman eta hil egin da.

Tunisian iazko abenduan gertatu zen: Mohamed Bouazizi (26 urte) langabezian zegoen, goi-mailako ikasketak eduki arren. Bere familiari laguntzeko kalera jo behar izan zuen barazkiak-eta saltzera, baina Poliziak barazkiak eta bestelako elikagaiak kendu egin zizkion behin, horiek saltzeko baimenik ez zuela egotzita. Bouaziziri hura "gehiegikeria administratiboa" iruditu zitzaion, eta abenduaren 16an gasolinarekin bere buruari su eman zion. Urtarrilaren hasieran hil zen. Tunisian herritarren matxinada gertatu zen eta Zine el Abidine Ben Ali presidenteak kargua utzi zuen urtarrilaren erdialdera.

Senegalen Omar Bocoum-ek (40 urte) lehengo ostiralean eman zion su bere buruari, eta bart zendu da. Presidentzia egoitzaren atarian egin zuen ekintza, lanposturik ez zeukala eta pentsio txikia jasotzen zuela salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.