Senegalen presidentearen aurka kalera atera dira
DAKAR. Senegalen Konstituzioaren Kontseiluak hirugarren legealdi batera aurkezteko baimena eman dio Abdoulaye Wade presidenteari. Gehienez bi legealdi bakarrik egin daitezke legearen arabera, eta, horregatik, oposizioak protesta egitera deitu ditu herritarrak. Atzo, manifestarien eta Poliziaren arteko liskarretan bi lagun hil ziren, gutxienez, eta beste zazpi zauritu. Otsailaren 26an egingo dituzte presidentetzarako bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu