Serbia Europako Batasunean sartzeko hautagai posiblea aukeratu dute, Errumaniak baiezkoa eman ondoren. Europako Gaietarako ministroek akordioa egin dute Serbiarekin, eta EBko 27 herrialdeek baiezkoa eman dute.
Errumaniak zailtasunak ipini dizkio Serbiari EBn sartzeko, Kosovoren etorkizuna ez argitzeagatik. Hala ere, EBren arabera, Serbia egoki arduratu da Kosovoko mugako gatazkaz. Kosovok independentzia aldarrikatuzuen 2008an eta Serbiatik zatitu zen. Serbiaz gain, EBko bost herrialdek ez dute Kosovo onartzen.
Serbia EBn sartzeko hautagai izatea adostu dute Bruselan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu