mundua

Serbia eta Kosovo akordio batera heldu dira

EBk hurrengo astelehenera arteko epea eman zien Belgradi eta Pristinari akordiorako. Pristinaren menpeko serbiarren autonomia zen desadostasun iturri nagusia.

2013ko apirilaren 19a
18:34
Entzun

"Pozik nago negoziazioak amaitu direlako. Testua bi lehen ministroek berretsi dute", esan du Catherine Ashton EBko diplomazia arduradunak.

Izandako "ausardiagatik" zoriondu ditu bi ministroak Ashtonek. "Oso garrantzitsua da ikusten ari garena, pauso bat da iraganetik urruntzeko, eta bientzat pauso bat Europatik gertuago egoteko". Serbiaren eta Kosovoren arteko harremanen normaltzea ezinbesteko giltza da biek Europa Batasunerantz aurrera egiteko.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ohar baten bidez adierazi du "akordio historikoa" dela, eta orain "azkar" ezarri beharrekoa dela.

Kosovoko herritarren %90etik goiti albaniarrak dira, eta gutxiengo nagusia dira serbiarrak. Serbiar gehienak iparraldeko hiru barrutitan bizi dira, eta eremu horretan gehiengo etnikoa dira. Mitrovica dute hiri nagusitzat —Mitrovica erdibituta dago, eta iparraldean gehiengoa dira serbiarrak—.

Barruti horiek ez daukate estatus berezirik, baina Kosovok independentzia deklaratu ondoren ere (2008) gobernuak ez du horien gaineko kontrol eraginkorrik. Serbiarrek haien kontutik egitura propioak ere sortu dituzte barruti horiek kudeatzeko, indar armatuak barne.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.