Serbiak eta NATOk mugatik tropak ez erretiratzeko akordioa salatu du Kosovok

NATOren indar armatuek mugaldeko postuen kontrola iraila arte mantentzea adostu dira misioa eta Serbia

2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Kosovoko Gobernuak ezezkoa eman dio NATOk Kosovon duen misio KFORk eta ordezkari serbiarrek mugaldeko aduanen kontrolaren gainean hitzartutakoari.

KFORko komandante Erhard Bühler, Serbiako negoziazio taldeko buru Borislav Stefanovic eta Kosovorako ministro serbiar Goran Bogdanovic asteazkenean bildu ziren. KFORk jarraian iragarri zuen akordioa: NATOren indar armatuek mugaldeko postuen kontrola behinik behin irailaren erdialdera arte mantenduko dute.

Laster etorri da kosovoarren erantzuna. Hitzarmena «onartezin» jo du lehen ministroak. Kosovoarrek ez dute onartu KFORko komandante Erhard Bühlerrek eta funtzionario serbiarrek aurkeztutako akordio proiektua, Kosovoko Errepublikaren lurraldean indarrean jartzea ezinezkoa delakoan. Hala adierazi diote Pristinako Gobernutik nazio eta nazioarteko iritzi publikoari, komunikatu baten bidez.

Duela aste bi Pristinak iparraldeko mugaldean dauden Jarinje eta Brnjakeko postuetara poliziak bidali aurretik zegoen egoera berrezarri dadin exijitu diote Begradek eta Kosovoko serbiarrek Kosovoko Gobernuari. Baina, kosovoarrek argi utzi dute ez dutela uztailaren 25aren aurretik zuten egoerara itzultzeko asmorik.

Belgradek ondasun eta elikagaiak esportatzeko Pristinari jarri zion betoaren parean, Serbiatik ere inportaziorako debekua bete dadin lortu nahi dute kosovoarrek Jarinje eta Brnjak herrietako postuetan kontrola berriz ezarriz.

KFORen papera

KFOR eta Serbiaren arteko hitzarmenaren baitan, aipatu postuetan barrikadak erretiratuko zituztela iragarri zuten serbiarrek. «Mugimendu librea berrezartzea» zuten helburu alde biek. Gehiengo serbiarra duten Jarinje eta Brnjakeko postuen kontrola bere gain hartzekotan, 3.5 tona giza produkturi batetik bestera pasatzeko baimena emateko konpromisoa hartu zuen KFORk, gidarien paperak egiaztatu eta armak ez daramatzatela egiaztatu ondoren, betiere.

Kosovo eta Serbiaren arteko mugaldeko liskarrak baretzeko asmoz hartu zuen NATOk mugaldeko postu estrategikoen kontrola bere gain hartzeko erabakia. Mugaldeko polizien kontrola ordezkatu egin du geroztik. Kosovoko 1,8 milioi lagunetatik %8 dira serbiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.