Kosovoren behin betiko estatusa zehazteko proposamena azaldu dioMartti Ahtisaari NBE Nazio Batuen Erakundearen ordezkari bereziak Boris Tadic Serbiako presidenteari, eta batzarraren ondoren Tadicek agertu duenez, ez due plan hori onartuko. Izan ere, proposamenarek Kosovoren independentziari ateak irekitzen dizkiola agertu du Tadicek, hitz hori zehazki aipatzen ez den arren.
Iturri diplomatikoetan oinarrituta Erresuma Batuko BBC-k zabaldu duenez ere, independentzia hitza ez da erabiltzen Ahtisaariren proposamenean, baina, funtsean, horren pareko estatusa emango lioke Kosovori. Iturri horien arabera, Kosovori Serbiatik "banatzeko baimena ematearen alde" dago NBE. Nazio sinbolo propioak izango lituzke Kosovok, hala nola, ikurrina eta ereserkia, eta nazioarteko erakundeetan ordezkaritza izateko aukera.
Dena dela, zenbait baldintza eta muga ere ezarriko zaizkio Kosovoren burujabetzari: gutxiengo serbiarraren eskubideak betetzeko arauak ezarriko zaizkio, Albaniarekin ezingo du bat egin, eta baldintzak urratuz gero "nazioarteko komunitatearen ordezkaritza batek! esku hartu ahal izango du.
Arestian aipatu bezala, Ahtisaarik gaur aurkeztu du Kosovoko estatus bereziaren proposamena, Serbian, baina Vojislav Kostunica lehen ministroa ez da batzarrera joan.
1999tik NBEn agintepean dago Kosovo, hain justu, Serbiako tropak erretiratzera behartzeko NATOk bonbardatu zuenetik. Orain Kosovoren estatutu berezia indarrean jarri nahi dute, eta agintea haien esku utzi.
Mundua
Serbiak ez du onartzen NBEren Kosovorako proposamena
Independentziari atea irekitzen diola uste du Boris Tadic presidenteak. Martti Ahtisaari NBEren ordezkari bereziak ez du proposamenaren eduki zehatza agertu nahi izan, Belgradon prentsaurrekoa eman duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu