Serbiak Kosovorekin hartu du parte bilkura batean
SARAJEVO. Serbiako eta Kosovoko ordezkariek Balkanetako herrialdeek EB Europako Batasunean izan dezaketen etorkizuna aztertzeko antolatutako bilkuran hartu dute parte, Sarajevon (Bosnia eta Herzegovina). Lehenengo aldia da bi herrialde horiek hitz egiteko esertzen direla. Bestalde, Kosovon aurki hauteskundeak egingo dituzte, eta Mitrovica hirian (Kosovo) albaniarren eta kosovoarren arteko tentsioa handitu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu