Serbiako Gobernuak Legebiltzarra desegiteko eta hauteskunde aurreratuak deitzeko proposamena egin dio gaur Boris Tadic presidenteari, eta honek onartu egin du. Hain zuzen, maiatzaren 11n udal bozak egongo dituzte han, eta legebiltzarrekoak ere orduan izango dira.
Agiri ofizialaren arabera, Gobernuak ezin du "modu bakar eta bateratuan herrialderako politika egin".
Otsailaren 17an Kosovok independentzia aldarrikatu zuenetik krisia areagotu egin du Serbiako Gobernuan, Europako Batasunarekiko politikari buruzko desadostasunak dituztelako.
Mundua
Serbiako Gobernuak hauteskundeak maiatzera aurreratzea erabaki du
Exekutiboak dio ezin duela "modu bakar eta bateratuan herrialderako politika egin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu