Serbiako nazionalistak eta sozialistak negoziatzen ari dira, Gobernua osatzeko

Erredakzioa
2008ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
DSS Serbiako Alderdi Demokratikoko Vojislav Kostunicak adierazi duenez, SRS Serbiako Alderdi Erradikalarekin eta SPS Alderdi Sozialistarekin koalizio gobernua osatzeko «printzipioak» adostu ditu. Gobernua osatuz gero, lurralde osotasuna ziurtatu eta herrialdeko subiranotasuna indartzea izango dira koalizioaren zeregin nagusiak. Kosovok Serbiaren parte izaten jarraitu behar duela aldarrikatzen dute horiek.

Serbia europarraren aldeko koalizioak irabazi zituen iragan igandean egindako Legebiltzarrerako bozak. Baina nazionalistek eta sozialistek hitzartutako akordiorako oinarriekin koalizio gobernua osatzea lortzen badute, Boris Tadicen alderdiak alferrikako garaipena eskuratu du.

Alderdi Erradikalak azaldu duenez, negoziazio lanetan ari dira oraindik. Hala, sozialisten azken hitza erabakigarria izango da Serbiako Gobernua osatzeko unean. Slobodan Milosevic herrialdeko buruzagi izandakoaren SPS alderdiarekin negoziatu beharko du aurrerantzean Tadicek, herrialdeko gidaritza galdu nahi ez badu.



EUROPA. Igandeko bozak erabakigarriak izan ziren. EB Europako Batasuneko herrialde askok Kosovoko alde bakarreko independentzia aldarrikapena sostengatu zutenetik, Serbiako nazionalistek EBtik aldentzeko joera indartu dute. Aldiz, Tadicen alderdiak Europarantz egin nahi ditu urratsak.

Hauteskundeetako emaitzek herrialdea bitan banatuta dagoela utzi dute agerian. Horregatik Gobernua osatzeko gutxieneko gehiengoa lortzeko gogor negoziatu beharko dute bai Europaren aldekoek, baita besteek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.