SERBIA

Serbiako presidentea onik atera da bere aurkako atentatu saiotik

Erredakzioa
2004ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Boris Tadic Serbiako presidentearen kontrako atentatua izan zen atzo gauean Belgraden. Ibilgailu bat presiden tearen kotxe ofizialaren kontra talka egiten saiatu zen Belgradeko erdigunetik zihoan bitartean.

Presidentearen kabinetearen adierazpenen arabera, Audi markako ibilgailu bat presidentearen autoarekin talka egiten saiatu zen behin eta berriz.Erasoa 21:00etan gertatu zen eta presidentearen bizkartzainen auto bat besterik ez zen kaltetu. Huts egin ondoren, autoko gidariak ihes egin zuen. Vecernje Novosti egunkariaren arabera, atentatua oso ongi prestatuta zegoen. Audiak, ustez, Belgradeko matrikula zuen, baina ez zuten matrikula osorik hartzea lortu.Tadicek uztailean hartu zuen presidente kargua. Aurreko presidentea, Djindjic, tiroz hil zuten 2003an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.