Serbia - Kosovo

Serbiako presidenteak erreferenduma proposatu du Kosovoren aitortzari buruz

Serbiako gobernuak Europako Batasunean sartzeko prozesua azkartu nahi du, baina herrialdeak Kosovorekin harremanak normalizatzeko galdegin dio batasunak.

Donald Tusk Europar Kontseiluko presidentea eta Aleksandar Vucic Serbiako presidentea, joan den apirilaren 25ean, Belgradon egin zuten bileran. ANDREJ CUKIC, EFE
2018ko ekainaren 2a
13:59
Entzun

"Konstituzioa aldatu behar bada, eta Europarako bidean egin beharko dugu, herritarrek haien iritzia eman behar dute erreferendum batean". Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak iragarri zuen erreferenduma urte honetan egingo dela. Adierazpen horiek Seribiaren eta Kosovoren arteko azken hamar urtekotako harremana aldatzeko abiapuntua izan daitezke. Izan ere, Kosovok 2008an alde bakarreko independentzia deklaratu bazuen ere, Serbiak ez du herrialde independente gisa onartu.

Orain arte, munduko 117 estatuk aitortu dute Kosovo herrialde independente gisa. Europako Batasunean, 28 kidetatik 23k aitortu dute. Egin ez dutenen artean da Espainia.

Serbiak aurreratua du Europako Batasunean sartzeko prozesua eta batasunarekin negoziatzen hasita dago. Hala ere, prozesuak ez du aurrera egingo herrialdeak Kosovo onartu arte.

Serbiako konstituzioak Kosovoren independentzia onartzea debekatzen duenez, erreferendum bat egiteko beharra aipatu du Vucic presidenteak.

Kosovo ere Euroako Batasunean sartzeko aukerak dituzten herrialdeen zerrendan dago, baina ez da batasuneko kide izateko negoziatzen hasi oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.