Serbiako sozialistek eta erreformistek bat egin dute
BELGRAD. Serbiako DS Alderdi Demokratikoak eta SPS Serbiako Alderdi Sozialistak koalizioa egin dute gobernuan batera agintzeko. Bi alderdiek ez dute parlamentuko gehiengoa lortu, eta alderdi txikien babesa beharko dute agintea osatzeko. Horrekin batera, sozialistek eta erreformistek gobernua berregituratzea adostu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu