Serbian gerra krimenen epai bat eman dute
BELGRAD. Belgradeko Auzitegi Gorenak hamalau lagun zigortu ditu 1991n Kroaziako Lovas herrian 70 zibil hiltzea egotzita. Zigortuak Kroaziaren independentziaren aurka borrokatu ziren Jugoslaviako soldaduak, paramilitar serbiarrak eta tokiko agintariak ziren orduan. Guztira 128 urteko espetxe zigorra ezarri die Serbiako auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu