Kosovo

Serbiar batzuen denda atarian lehergailu bat jarri dute, eta lagun bat hil da eztandan

Lehergailu batek eztanda egin zuen atzo gauean Kosovoko Cernica herriskan, jabe serbiarrak dituen denda baten atarian. Leherketaren ondorioz, lagun bat hil zen —35 urteko gizonezko serbiar bat—, eta beste hiru lagun zauritu ziren. Abuztuan, serbiarren aurkako hainbat atentatu izan dira Kosovon, eta atzokoarekin, lau dira eraso horietan hildako serbiarrak.

2003ko irailaren 1a
11:32
Entzun
UNMIK Nazio Batuen Erakundeak Kosovon duen misioko iturriek azaldu dutenez, Kosovoko albaniarren eta serbiarren arteko liskarrak ugaritzen ari dira berriro. UNMIKen arabera, muturreko albaniarrak dira erasoak egiten dituztenak. Atzoko atentatua gertatu zen herrian 3.000 albaniar eta 200 serbiar bizi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.