Serbiak eta Kosovok azken honen biharko eguneko estatusaz izan dituzten elkarrizketek porrot egin dute,
Fatmir Sejdiu Kosovoko presidenteak esan duenez.
Serbiak autonomia mota bat eskaini dio Kosovori, baina honek independentzia nahi du.
Nazio Batuen Erakundeek (NBE) abenduaren 10era arteko epea emana du akordiora iristeko. Kosovoko presidenteak iragarri du "laster" aldarrikatuko dutela independentzia.
Boris Tadic Serbiako presidenteak "egoera serioa" dela adierazi du, eta "neurri legezko eta diplomatiko denak" hartuko dituztela Kosovo independente izan ez dadin. Baztertu egin ditu neurri militarrak.
Mundua
Serbiaren eta Kosovoren arteko elkarrizketek porrot egin dute
NBEk abenduaren 10era arteko epea emana du akordiora iristeko. Kosovok independentzia nahi du, baina Serbiak "neurri legezko eta diplomatiko denak" hartuko ditu hori saihestu asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu