Serbiarrekin izandako istiluen ondorioz, NBEko Polizia erretiratu egin da Mitrovica iparraldetik

Independentzia aldarrikatu zutenez geroztiko iskanbila handienak ari dira gertatzen. 70 bat manifestari serbiar, NBEko 22 polizia eta NATOko 8 soldadu zauritu dira; polizia eta soldaduetatik bost esku granada bat jaurtita zauritu dituzte.

2008ko martxoaren 17a
15:47
Entzun
Istilu handiak lehertu dira Kosovo iparraldean, batik bat,Mitrovica hirian, independentziaren kontrako manifestarien eta NBEko Poliziaren eta NATOko soldaduen artean. Iskanbila horiek direla eta, NBEko Polizia erretiratu egin da Mitrovica iparraldetik, eta NATOko soldaduen eta Kosovoko Poliziaren esku geratu da eremu hori. Serbiarrak dira nagusi Mitrovican, eta independentziaren kontrako protesta ugari egin dituzte azken hilabeteetan. Hala ere, gaurkoak dira orain arteko larrienak.

Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, asko dira zaurituak: gutxienez, 70 manifestari serbiar, NBEko 22 polizia eta NATOko 8 soldadu. Polizietatik hiru eta soldaduetatik bi esku granada bat jaurita zauritu dituzte. Nolanahi ere, zauritue egoerari buruzko beste berririk ez dute eman. Albiste agentzien arabera, suziriekin, harriekin eta molotov koktelekin eraso diete manifestariek polizia eta soldaduei, eta gas negarrarazlearekin erantzun diete segurtasun indarrek.

Halaber, Poliziak 53 bat serbiar atxilotu ditu azken orduetan. Iturri ofizialen arabera, Mitrovicako auzitegian gotortzeagatik atxilotu dituzte. Egun NBEren kontrolpean dago auzitegia, eta lehenago, Serbiaren Justiziaren menpekoe zela han lan egiten zuten serbiarrek behin eta berriz okupatu dute azken egunetan. Herritar askorenbabesa jaso dute langile horiek, eta, bereziki, auzitegiaren inguruan lehertu dira istiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.