MUNDUA

Sexu bereko bikoteei umeak adoptatzeko ezarritako mugak kendu dituzte Alemanian

Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du gay eta lesbianei ezarritako oztopoek berdintasun printzipioa urratzen dutela.

2013ko otsailaren 19a
13:47
Entzun

Indarrean zegoen arauaren arabera, gay eta lesbianek bere bikotekidearen seme-alabak adopzioan har ditzakete soilik guraso biologikoa bada. Horrek ezinezko egiten zuen sexu bereko bikote batek bikote gisara haur bat adopzioan hartzea. Hortaz, bikoteko bat hilez gero edo bananduz gero, haurraren zaintza ez zitzaion besteari aitortzen.

Bazterketa horren aurkako helegite bat onartu du Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak, oztopo horiek herritarren berdintasun printzipioa urratzen dutela argudiatuta. Gaurko epaiarekin, auzitegiak bikote homosexual eta heterosexualei aitortzen die eskubide berdintasuna adopzio gaietan.

Alemanian ez dago araututa ezkontza homosexuala, eta izatezko bikote gisa ematen dute izena sexu bereko bikoteek. Horrek esan nahi du ez dituztela ezkontide heterosexualen eskubide berak zergei eta oinordetza eskubideei dagokienez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.