mundua

Sexu joeragatik jazartzen dituztenek asilo eskubidea izango dute Europan

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak erabaki duenez, batasunetik kanpoko herritarrek iheslari estatutua izateko eskubidea dute jaioterrian espetxera joateko arriskua izanez gero.

2013ko azaroaren 7a
12:22
Entzun

Hiru kasutan oinarrituta hartu du erabakia EBko Justizia Auzitegiak. Sierra Leonako, Ugandako eta Senegaleko herritarrek errefuxiatu estatutua eskatu zuten Herbeheretan sexu joera dela-eta haiek jazartzeko beldur zirelako. Hiru herrialdeotan isunak eta espetxe zigorrak jasateko arriskua izaten dute homosexualek eta lesbianek.

EBk iheslari estatutua emateko kontuan hartzen dituzten talde sozialen barruan dauden galdetu zioten Herberehek Justizia auzitegiari. Auzitegiak gaur erabaki duenez, hala da, baina zehaztasun batzuen barruan: "Genevako Itunak oinarrizko eskubideak urratzeko aintzat hartzen duen jazarpenak larritasun bat izan behar du".

Horregatik eskaera egiten den herrialde horretako arduradunek erabaki beharko dute kasu bakoitza aztertu ondoren, gertaera guztiak kontuan hartuta eta eskatzailearen jaioterriko legedia aintzat hartuta. Besteak beste, kontuan hartu beharko du eskatzailearen jaioterriak espetxe zigorra aplikatzen duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.