Israel

Sharon ez ezik, haren semea ere ustelkeria afera batean nahastu dute

Ariel Sharon Israelgo lehen ministroaren inguruan sortu den ustelkeria aferan haren seme Guiladek ere zerikusia duela uste du Isralego Auzitegi Gorenak. Hori dela eta, "ahalik eta lasterren" agiri batzuk aurkeztera derrigortu du Guilad Sharon epaitegi horrek. Ustez, David Apel enpresaburu israeldarrak Guilad Sharon lanerako kontratatu zuen eta diru asko ordaindu zion, trukean, Sharon lehen ministroak Greziako uharte bat erosten lagun ziezaion.

2004ko martxoaren 29a
18:42
Entzun
Duela zortzi hilabete eskatu zion aurreneko aldiz Israelgo Auzitegi Gorenak Guilad Sharon lehen ministroaren semeari bere kontratazioaren inguruko agiriak eta bideoak aurkez zitzala. Oraingoan, ordea, derrigortu egin du.

Guilad Sharonek agertu du agiri horiek ez dauzkala berak.

Funtsean, Israelgo Auzitegi Gorenak uste du David Apel enpresaburu eta Likud alderdi eskuindarreko Batzorde Zentraleko kideak Guilad Sharon kontratatu zuela eta dirutza handia ordaindu ziola —milioi bat euro inguru—, trukean, Sharon lehen ministroaren faborea jasotzeko. Zehazki, Greziako Egeo itsasoko uharte bat erosteko Ariel Sharonek Atenasko Gobernuarekin bitaterkari lanak egitea nahi zuen Apelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.