EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. GAZAKO ERRETIRATZEA
Sharonek ez du kolonizazioa gelditzeko asmorik
Israelgo lehen ministro Ariel Sharon ez dago Zisjordaniatik erretiratzeko prest. «Kolonizazioa funtsezko egitasmoa izan da eta eutsi egingo diogu». Palestinako Aginte Nazionaleko Negoziazio ministro Saeb Erekatek onartezintzat jo zuen. «Israeldarrek bakea nahi badute, Zisjordaniatik erretiratu beharko dute». Bestetik, Gazako erretiratzearen erantzule bakarra bera zela esan zuen Sharonek, eta soldaduei ez erasotzeko eskatu zien israeldarrei: «Kolonoak ateraraztearen erantzukizuna ez da soldaduena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu