Israel

Sharonek garuneko odol isuria izan zuen atzo; ebakuntza egin diote eta egonkor dagoen arren bere egoera larria da

Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak garuneko odol isuria izan zuen atzo arratsaldean. Ebakuntza egin dioten sendagileek azaldu dutenez isuria eten ahal izan dute zazpi orduko ebakuntzaren ostean. Une honetan lehen ministroa egonkor dagoela jakinarazi dute; hala ere, bere egoera larria da.

2006ko urtarrilaren 5a
11:59
Entzun
Joan den abenduren 18an biotzekoa izan zuen Sharonek. Bere osasun egoera ahula izan arren bere kargua uzteko asmorik ez zuela jakinarazi zuen Sharonek. Hori dela eta, Ehud Olmert ari da Sharonen egitekoan betetzen. Atzo Israelgo bere etxaldean zagoen berehala erietxera eraman behar izan zutenean.

Ariel Sharonen osasun egoera dela eta Benjamin Netanyahu Likud alderdiko buruak atzeratu egin du bere ministroen dimisioa. Asteartean Sharonen Gobernua uzteko agindua eman zien bere lau ministroei. Iganderako utzi behar zuten kargua lau ministroek baina bart gauen Ariel Sharon lehen ministroak jasadako odol isuria dela eta, dimisioak atzeratzea erabaki du Israelgo irrati publikoak aditzera eman duenez.

Netanyahuren aholkulariek azaldu dutenez, Likud alderdiko buruak bere babesa eskaini dio Ehud Olmert jarduneko lehen ministroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.