EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Sharonek plana onartzeko hordagoa botako du bihar

Gobernuari bozkatzeko aurkeztuko dio Gazatik ateratzeko egitasmoa

Erredakzioa
2004ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Gaza ateratzeko egitasmoa onartzeko gehiengorik izan ez arren, plana aurkeztuko dio bihar Israelgo lehen ministroak bere gobernuari. Ariel Sharonen erronkak exekutiboaren haustura eragin dezake.

Haaretz egunkariaren Interneteko agerkariak zabaldu zuen atzo Sharonen asmoen berria, Israelgo Gobernuko iturriak aipatuta. Antza denez, erronka botatzea erabaki zuen lehen ministroak atzo,koalizio gobernuko kide «gogorrekin» ituna egiteko saioek porrot egin ondoren. Haaretzen iturriaren arabera, exekutiboa oso banatuta dago eta egitasmoa ez onartzea litekeena da.Ahaleginak egiten ari da Sharon bere egitasmoa salbatzeko, hilaren hasieran Likud bere alderdiak plana erreferendumean baztertu zuenetik.Jatorrizko planak Gazako 1,3 milioi palestinarren artean bizi diren 7.500 kolono israeldarrak bertatik ateratzea zein Zisjordanian bakarturiko kokaguneak hustea aurreikusten zuen. Likudek hori baztertu ondoren, egitasmoa aldatu zuen Sharonek. Orain proposatzen duena, berriz, zera da: antzeko erretiratzea egitea, baina lau urratsetan, dena batera egin beharrean.Koalizio gobernuko muturreko taldeek ez dute inongo erretiratzerik onartzen eta Finantza ministroa den Benjamin Netanyahu Likudeko kideak ere ez die sostengurik agertu Sharonen proposamenei. Hori dela-eta, Sharonen agintaldia amaitutzat eman zuten atzo Israelgo egunkariek.Biharko hordagoak huts eginez gero, Gobernuan bertan dituen aurkariak bota eta laboristak exekutiboan sartzen saia daiteke Sharon.

Erasoa Gazan eta Egiptoko mugan

Erasotzaile suizida palestinar bat hil zen atzo Gazaren eta Egiptoren arteko mugaldean, esan zuen atzo Israelgo Armadak. Mugazain israeldarren autobus baten ondoan leherrarazi zuen autoa ustezko erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.