Erasoaren ondoren, suak eta garrak hartu zituen Shfaramgo herritarrak, eta oraindik autobus barruan zegoen erasotzailearen aurka ekin zioten, kolpeka eta harrika, hil zuten arte.
Atxilotu dituzten hiru gazteak Zisjordaniako Tapuaj kokagune juduko bizilagunak dira, eta Poliziaren arabera, Natan-Zada bezala legez kanpoko Kaja alderdiko kideak. Palestinarren aurkako oso jarrera gogorrak babesten ditu alderdi horrek, eta legez kanpokoa da Israelen.
Natan-Zada 19 urteko gaztea Israelgo Armadako kidea zen, Gazako kokaguneetako bizilagunak handik ateratzeari uko egitearren desertatu zuen arte.
Ekialde Hurbila
Shfaramgo erasotzailearen hiru lagun atxilotu ditu Israelgo Poliziak
Haifatik Shfaramerako autobusean tiroka hasi eta lau pertsona hil ondoren herritarrek jipoituta zendu zen Eden Natan-Zada gazte israeldarraren hiru lagun atxilotu ditu Israelgo Poliziak. Armadatik desertatu ondoren Natan-Zada aterbetzea, eta haren atentatu asmoaren berri izan arren segurtasun indarrei abisurik ez ematea leporatzen diete 15 urtetik 17ra bitarteko hiru gazteei. Israelgo herritarrak ziren lau palestinar hil zituen Natan-Zadak, eta beste 15 bat zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu