Mundua

Shinzo Abe izango da Japoniako lehen ministro berria

Japoniako Legebiltzarrak gaur egin du bozketa eta erraz eskuratu du garaipena Shinzo Abe Alderdi Liberal Demokratikoko hautagaiak. Abe izango da, beraz, Japoniako lehen ministro berria. Besteak beste ekonomia indartsua lortuko duela zin egin du Shinzo Abek.

2006ko irailaren 26a
17:26
Entzun
Junichiro Koizumi lehen ministro ohiaren Gobernuak bete betean utzi zuen kargua lehen ministro berriari bidea zabalik uzteko. "Lehen ministro berriak herriaren ondoan lan egitea espero dut", adierazi zuen Koizumik. Alderdi berekoak dira Shinzo Abe eta Koizumi lehen ministro ohia, Alderdi Liberal Demokratikokoak, hain zuzen. Lehen ministro berriari Gobernuko kideak hautatzea dagokio orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.