Asteburuaz geroztik sikario talde batek sitiatuta du Mexikoko Uruachi herri, Chihuaua estatuan. Aldo Campos alkateak salatu duenez herria inguratuta dute. Camposek azaldu du banden arteko borroka baten ondorio dela setioa, herria kontrolatzeko, izan ere, larunbatean euren arteko borroka herri barrura eraman eta harrezkero 2.000 bala-zorro baino gehiago aurkitu dituzte.
Gertakari larriena igandean gertatu zen, eta sei orduko tiroketa izan zen. Camposek esan du herriarentzat agian jasanezina izango dela guzti horren ondorioa, etxeetan kalte handiak baitaude. Bere bizitza arriskuan ikusten duela ere gaineratu du.
"Kezkarriena da gizartean sartu direla", salatu du Camposek, baina Mexikoko segurtasun indarrek ezer egiten ez badute, herritarrak sikarioei aurre egiteko prest daudela esan du. Zenbait gazte, esate baterako, inguruko herrietan armak jasotzen ari direla esan du.