italia

Silvio Berlusconi aurkeztu egingo da

Datorren urteko apirilean izango dira hauteskundeak. Italiako lehen ministro ohiak iazko azaroan eman zuen dimisioa.

2012ko abenduaren 8a
17:29
Entzun

Italiako 2013ko apirileko hauteskunde orokorretara aurkeztu egingo dela esan du gaur Silvio Berlusconi (Milan, 1936) lehen ministro ohiak. "Irabazteko itzuliko naiz", adierazi du. Italiako lehen ministro hiru aldiz izan da: 1994-1995, 2001-2006 eta 2008-2011n.

Berlusconik dio "zerbitzu publikora triste" bueltatuko dela, baina "arduragatik" egingo duela hori. Uste du lanean ondo ari dela bere PDL Alderdi Demokratiko Liberaleko idazkari nagusi Angelino Alfano, baina boterea lortzeko hautagai izateko oraindik ere falta zaiola esan du, eta bera aurkeztuko dela. Baikor da, gainera. "Mundu osoak esaten du 1994ko Berlusconi bat bezalako buruzagi bat nahi duela".

Ustelkeriagatik-eta hainbat auzi irekita ditu Italiako lehen ministro ohiak, eta irizten dio herrialdeko Justiziak arduraz ez duela jokatzen.

2011ko azaroan eman zuen dimisioa Berlusconik, bere nahien kontra Italiako Kongresuak eurogunearen neurriak onartu ostean. Mario Monti teknokratak ordezkatu zuen karguan. PDLk Montiren lanari kritika egin dio. "Gauzak hobeto joateko eratu zen gobernu hau, baina hamahiru hilabetera gauzak okerrago daude. Gobernu esperientzia hau bukatutzat jotzen dugu guk", adierazi du gaur Alfanok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.