italia

Silvio Berlusconi bihar aterako da ospitaletik

Italiako Barne ministro Massimo Maronik esan duenez, "erasotzaileak aldez aurretik prestaturik zeukan erasoa", eta hori kontuan hartuko dute erasotzailea zigortzeko orduan.

2009ko abenduaren 15a
14:03
Entzun
Gaur Alberto Zangrillo medikuak jakinarazi du bihar arte edukiko dutela ospitalean Silvio Berlusconi Italiako presidentea. Hobeto dago, baina hala ere, "bi astean gutxienez ezer egin gabe egon beharko du". Gaur goizean hobeto dagoela-eta egunkariak eskatu ditu albistea nola eman duten jakiteko. Hala ere, medikuaren arabera, lasaigarriak hartzen jarraitzen du, kolpeak mingarriak direlako. Dena den, ez diote ebakuntzarik egingo. "Presidenteak ez zuen kordea galdu, baina beste ordu batzuez egon beharko du hemen", adierazi du medikuak. Hogei bat egun beharko ditu osatzeko.

Italiako Barne ministro Massimo Maronik argitu duenez, "erasotzaileak aldez aurretik prestaturik zeukan erasoa, eta hitzaldia baino lehen han zen. Amorru handiarekin jokatu zuen". Arrazoi horiengatik zigorra gogorragoa izango dela esateko azaldu du hori. Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak ere hitz egin du erasoa gaitzesteko. "Oso koldarra da erasoa, baina oso gogorra, denok hunkitu gaituena. Espero dugu lehenbailehen osatzea".

Silvio Berlusconi Italiako presidenteari atzo eraso zioten aurpegian; masailean eta ezpainean kolpe handia dauka, sudurra apurtua, etabi hortz hautsita, eta erietxean dago herenegundik.

Milanen izan zen gertaera, Duomo plazan, Berlusconik hitzaldia eman ondotik. Autora bidean bere jarraitzaileak agurtzen ari zen, eta ustez 42 urteko gizonezko batek jo zuen, estatua txiki batekin. Poliziak atzeman egin zuen -ez du delitu aurrekaririk-.

San Raffaele erietxean daukate Italiako presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.