Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia Milaneko erietxe batera eraman zuten atzo gauean, koronabirusaren proban positibo eman eta haren egoerak okerrena egin ostean. Haren medikuak jakinarazi zuenez, “badaezpada” ospitaleratu dute. “Haren osasun egoera ez da kezkagarria”, gaineratu zuen. Italiako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, aldebiko pneumonia du.
Atzo –ospitaleratu aurretik–, Berlusconik adierazi zuen ondo zegoela eta lanean jarraituko zuela. “Ondo nagoela ziurtatu nahi dut. Ni ere, italiar asko bezala, COVID-19aren kutsatzearen biktima izan naiz. Ez dut inoiz gutxietsi gaixotasun horren garrantzia, ezta dituen arriskuak ere, eta, ondorioz, osasun publikoa babesteko neurri zorrotzagoak behar dira”, idatzi zuen bere Twitter kontuan.
Haren osasunak, ordea, okerrera egin zuen gaualdean, eta Milaneko San Raffaele ospitalera eraman zuten. Oraingoz, ez dute ZIU zainketa intentsiboetako unitatera sartu beharrik izan, baina, kontuan hartuta zer adin (83 urte) eta zer osasun aurrekari dituen, kezka adierazi dute haren ingurukoek.