MUNDUA

Sinadura bilketa Katalunian, independentziaren alde

ANCk atxikimenduak jaso ditu asteburuan, Kataluniako Parlamentuari eskatzeko kontsulta egiteko ahalegin guztiak egin ditzala, edo balizko debeku baten aitzinean, independentzia deklarazio aldebakarra egin dezala. [Youtube]http://youtu.be/2H46rzGLZms[/Youtube]

2014ko urtarrilaren 13a
15:41
Entzun

ANCko 3.000 boluntario baino gehiago lanean izan dira asteburuan, Kataluniako eskualde guztietan independentziaren aldeko sinadurak biltzen. Signa un vot (sina ezazu boto bat) kanpainaren barruan, Kataluniako Parlamentuari bi eskaera egitea da ANCren helburua: alde batetik, azaroko kontsulta subiranista egin ahal izateko aukera guztiak azter ditzala, eta Madrilek erreferenduma debekatuz gero, independentzia aldarrika dezala.

Egitasmoa arrakastatsua izan dela nabarmendu du ANCk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.