Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak esan du bere alderdia "prest" dagoela Ipar Irlandan Ian Paisleyren alderdi unionista DUPekin gobernatzeko. DUPek Ipar Irlandako Polizia aitortzea eskatu zion Sinn Feini gobernua osatzeko baldintza gisa, eta Adamsen alderdiak hala egin zuen orain aste batzuk egindako batzarrean. "Polizia zibila" sortzea nahi du Sinn Feinek.
Hain zuzen, martxoaren 7an izango dira hauteskundeak. "Garaia iritsi da britainiar ministroak etxera bidaltzeko betiko. Ipar Irlandako Legebiltzarrak eskumen guztiak izan behar ditu", adierazi du Adamsek gaur bozei begira egindako manifestuan.
Etorkizun ekonomiko eta sozialari garrantzia eman dio Sinn Feineko buruak, eta "eskubideetan oinarritutako gizartea eraiki behar da".
Ipar Irlanda
Sinn Fein "prest" dago Paisleyrekin gobernatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu