Irlanda

Sinn Feinek badu buruzagitza berria

Dublinen egin duten kongresuan izendatu dituzte McDonald eta O'Neill alderdiko presidente eta presidenteorde, hurrenez hurren.

McDonald, artxiboko argazki batean. AIDAN CRAWLEY, EFE
2018ko otsailaren 10a
17:46
Entzun

Gerry Adamsi egindako lana eskertuz hartu du kargua Mary Lou McDonaldek, gogoraraziz hura izan ez balitz ez zela ez bake proseurik eta ezta Ostiral Santuko Akordiorik ere izango. Adamsek iazko azaroan iragarri zuen politikagintzako lehen lerroa uzteko asmoa, eta gaur haren lekukoa hartu du McDonaldek.

Dublinen egin duten kongresuan alderdiko presidentorde izendatu dute Michelle O'Neill, Martin McGuinnessen lekua betez. McGinnes martxoan hil zen, baina urtarrilean iragarri zuen, osasun arazoak medio, lider izateari utziko ziola.

Hala, buruzagitza berriaren lehen lanetako bat izango da koalizio gobernu berria osatzea. Zentzu horretan baikor agertu da O'Neilll: "Seguru nago Stormonten gainbehera eragin duen auzia konpon daitekeela borondate politikoarekin eta elkarrekiko errespetuarekin".

Urtebete da hauteskundeak egin zituztela, eta DUP alderdi unionistak eta Sinn Fein errepublikanoak ez dute akordiorik lortu. Ordea, urtarril hasieran berriz abiatu dituzte elkarrizketak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.