Sinn Feinek harrera egingo dio Elizabeth II.a erreginari
BELFAST. Martin McGuinness Irlanda iparraldeko lehen ministrordeak eskua emango dio Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginari datorren astean honek Belfastera egingo duen bisitan. Sinn Feineko militante gehienek babestu dute keinu historikoa, Irlanda iparraldearen baketzean sakontzeko, baina alderdiko presidente Gerry Adamsek aitortu du hainbat nazionalistarentzat «arazoa» izan daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu