Immigrazioa

Siria eta Eritreako 40.000 asilo eskatzaileak hartzeko kuotarik ez du ezarriko EBk

Estatu kideak prest agertu dira azken hilabeteetan Grezia eta Italiara heldutako etorkinak hartzeko, baina ez derrigorrezko kuotak onartzeko. Bulgaria eta Hungaria akordiotik at geratu dira, argudiatuta ez direla gai etorkin gehiago jasotzeko.

Etorkinak Calaiseko (Frantzia) errepide bazter batean, Erresuma Batura bidean. ETIENNE LAURENT / EFE
arantxa elizegi egilegor
2015eko ekainaren 26a
18:41
Entzun

Ez da bete beharreko kuotarik izango asilo eskatzaileak onartzeko garaian. Estatu kide bakoitzaren "borondatea" izango da baldintza bakarra. Horiek hala, bi estatuk —Bulgaria eta Hungaria— esana dute ez dutela etorkin gehiago hartuko, argudiatuta lehendik ere nahikoak jaso dituztela.

Ontzat eman du erabakia Alemaniako kantziler Angela Merkelek, nabarmenduz estatu kide guztiak "parte hartzeko prest" daudela. Harekin bat etorri da Europako Kontseiluko buru Donald Tusk, eta Espainiaren politikak jarri ditu adibidetzat: "Europak elkartasuna agertu behar du, baina baita immigrazio gehien jasotzen duten herrialdeek ere. Denok ez baditugu arauak errespetatzen, Schengen kolokan egongo da".

Asilo eskatzaileak nork eta nola jasoko dituen zehaztuko dute datorren uztailean egingo duten goi bileran, eta bi urteko epean bete beharko dute emandago hitza. Dena den, eta Siria eta Eritreako atorkinez gain, Europako Batasunetik kanpoko beste 20.000 etorkin ere hartuko dituzte estatu kideek datozen bi urteetan.

Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Juncker gustora agertu zen lortutako akordioarekin: "Banaketa mekanismoak zehaztean geratzen zaigu orain, baina ziur nnago guztiok bat gatozela 60.000 laguni asiloa eskaini beharra dagoela esaterakoan".

Mesfidantza

Italia eta Grezia dira gaur egun etorkin gehien jasotzen dituzten herrialdeak, eta eurak izan dira, baita ere, derrigorrezko kuotak ezartzearen defendatzaile nagusiak. Neurri hori bera ezarri asmo zuen Bruselak hasieran, baina Erresuma Batuaren eta Europa ekialdeko herrialdeak ez zeuden halakorik onartzeko prest.

Azkenean "borondatearen araberako kuotak" ezarriko dira. Neurria, ordea, ez da denen gustokoa izan. Italiak, esaterako, apaltzat jo du erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.