Baxar al-Assad Siriako presidentearen aldeko indarrek gaur gutxienez 24 zibil hil dituzte Homs eta Haman, oposizioak esan duenez.
24 lagun haietatik 21 Homsen zendu dira, eta 21 horietatik hemezortzi bonbardaketa batean.
Golkoko herrialdeek euren behatzaileak Siriatik erretiratzea erabaki dute, Al-Assaden erregimena Arabiar Ligaren neurriak betetzen ari ez delako. Ligak Siriari eskatu zion bukatu dezala indarkeria, eta presidenteari kargua uzteko ere galdegin dio.
Siriak Arabiar Ligaren esku hartzea salatu du, eta egotzi dio auzia mundura hedatu nahi duela.