mundua

Siriak 3.500 zibil hil ditu martxotik

Nazio Batuen arabera, Bashar al Assad presidentea oposizioaren aurka "izugarrizko errepresioa ari da burutzen". Gaur oposizioko kideek zortzi polizia hil dituzte, eta Siriak hamabost zibil.

2011ko azaroaren 8a
19:08
Entzun

NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, Siriak joan den martxotik 3.500 zibil baino gehiago hil ditu Bashar al Assad presidentearen erregimenaren kontrako protestak isilarazi nahian. "Izugarrizko errepresioa ari da burutzen", NBEk dioenez. "Homsen Der Balaba auzoan, esaterako, egoera beldurgarria da".

Lehengo astean Arabiar Ligak zioen Siriarekin akordioa lortu zuela, honek indarkeria eten zezan, baina NBEk jakinarazi du Siriak ordutik 60 pertsona hil dituela. "Odol isurketa hau geratzeko ez ditu nazioartearen eskaerak entzuten".

Al Assaden ustez, "Siriak bere subiranotasunaren aurkako edozein borroka irabazteko beharra du".

Gaur oposizioko kideek zortzi polizia eta soldadu hil dituzte. Siriak, berriz, hamabost zibil.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.