Siriako Gobernuak onartu egin du Arabiar Ligak proposatutako bideorria, honek jakinarazi duenez, eta, ondorioz, Bashar al Assad presidentearen erregimenaren aurka atxilotutako guztiak askatu egingo ditu eta ez du indarkeria erabiliko. Nazioarteko behatzaileek eta kazetariek Sirian sartzerik izango dute, halaber.
Kairon bilera egin dute gaur Siriak eta Arabiar Ligak, honen egoitzan.