Siriak atzera bota du Liga Arabiarrak atzo egin zion proposamena, Baxar Al-Assad presidenteak agintea presidenteordeari utz ziezaion. Atzera botatzeaz gain, haserre agertu da Siria, eta "konspirazio konplota" salatu du, Sana Siriako albiste agentzia ofizialaren arabera. Liga Arabiarraren proposamenak Siriaren subiranotasuna urratzen duela salatu du, baita erakunde horren estatutuak ere, Siriaren arabera.
Atzo egin zion proposamena, Kairon egindako bileran. Horretan, agintea presidenteordeari uzteaz gain, batasun nazionaleko gobernu osatzea proposatu zioten, eta bi hilabeteren buruan presidentetzarako hauteskundeak antolatzea.