Siriak bi aste ditu behatzaileak onartzeko
DAMASKO. Frantziako Atzerri ministro Alain Juppel bi asteko epea eman dio Siriari NBE Nazio Batuen Erakundeko behatzaileei herrialdean sartzen uzteko. Jupperen arabera, bake plana bermatzeko «ezinbestekoak» dira 300 behatzaileak. Gutxienez hemezortzi lagun hil ziren atzo erasoetan. Ahmad Badredin Hasun muftiaren esanetan, Mendebaldeak kaosa eragin du Sirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu